Etorkizuna duen ekintzailetza GJHetarantz
Osteguna, 2. 12:00-12:45
Kultura ekintzailea

Hizlaria/k
Nieves Gamiz
CEBEKen proiektu berrien garapenerako zuzendaria, “Entendiendo los ODS desde un enfoque estratégico para una empresa emergente” (“GJHak gorabidean den enpresa baterako ikuspegi estrategikotik ulertuta”)
Kaius Almeida
Dronak enpresako bazkide sortzailea da. Kaiusek “Helburu batekin ekitea” esperientzia praktikoa partekatuko du.
Moderadorea Marta Martínez
CEBEKeko ekintzailetza arduraduna
Laburpena
Ekiteko garaian, epe luzean pentsatzen dugu?
Gaur egungo testuinguruan, ezinbestekoa da ekintzailetza proiektu berriak Agenda 2030ekin lerrokatuta egotea, data horretara iritsi ahal izateko negozioa eta ongizatea sortuta eta, gainera, mundua hobetuta.
Hasieratik globalean eta jasangarritasunean pentsatzea funtsezkoa da enpresa baten eta planetaren etorkizunerako.
Nola pentsa daiteke hasieratik akziodunentzat eta gizartearentzat epe luzerako balioa sortzea? Topaketa honetan, ikuspegi berriak ezagutuko ditugu eta GJHak negozioaren hausnarketan nola txertatu jakiteko hurbileko esperientzia bat ezagutzeko aukera izango dugu, Dronak Bizkaiko startupeko taldearena, hain zuzen, Fabia Silva CEO eta kide sortzaileren eskutik.