Ekintzailetza Ekonomia Sozial eta Solidarioa

Ostirala, 3.   10:00-10:45

Sortzea eta abian jartzea

Hizlaria/k

Belén Varela

Work Lan Bizkaia, Bilbo Handiko eskualdean Gizarte Ekonomia sustatzeko Lanbide Heziketako zentroen elkarteko koordinatzaile-kudeatzailea. 16 urte daramatza ekintzaileei laguntzen, ekintzailetza ibilbidearen fase desberdinetan, gizarte ekonomiaren ikuspegitik. Ekintzailetzaren euskal ekosistema ezagutzen du, eta beti dago prest pertsonak eta proiektuak lotuko dituzten berrikuntza espazioak irekitzeko.

Zuzenbidean lizentziatua, espezialitate Juridiko Ekonomikoan, eta Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako masterra. Bere lan ibilbidean, gizarte arloko ekintzaile esperientzia izan du eta aholkulari jardun du gizarte ekintzailetzan espezializatutako aholkularitza enpresetan.

linkedin.com/in/belén-varela-6029aa15

Blanca Boix

REAS Euskadiko Gizarte Ekonomiaren eta Ekonomia Solidarioaren berrikuntzaren eta hazkundearen arloko arduraduna. Bere jarduera ildoak sareko enpresa sarearen indartzean eta ekintzailetzako programa eta ibilbideen garapenean oinarritzen dira.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua, Marketin, Ekintzailetza eta Berrikuntza eta Kanpo Merkataritzako espezializazioarekin. Bere lan ibilbidean, atzerriko hainbat egonaldi egin ditu kanpo merkataritzako aholkulari gisa eta bigarren hezkuntzako nahiz unibertsitateko irakaskuntza proiektuekin uztartu ditu.

https://www.linkedin.com/in/bboix/

Mónica Garate

Ekintzailea eta Momentu-ren bazkide sortzailea. Ekintzaileekin lan egiten du plangintza eta jarraipen ekonomiko finantzarioko prozesuetan, enpresaren bideragarritasuna hobetzeko oinarri gisa. Beste erakunde batzuekin lankidetzan dihardu gizarte ekintzailetzako eta ekintzailetza solidarioko proiektuetan.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Finantza arloan espezializatua. Laneko Arriskuen Prebentzioko Masterra. 15 urtetik gorako esperientzia du kooperatibetan eta gizarteratze enpresetan, plangintza estrategikoan, ekonomikoan eta proiektukako plangintzan, gizarte proiektuen ekonomia eta finantza kudeaketako eta zerga kudeaketako lanak koordinatuz.

https://www.linkedin.com/in/monica-garate/

Laburpena

prESStatzen programa Bilbon ekonomia sozial eta solidarioaren (ESS) esparruko proiektuen sorkuntza bultzatzeko jaio zen. Proiektu kolektibo bat duten ekintzaileei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei eta ESS ereduetara igaro nahi duten merkataritza enpresei zuzendutako ad hoc prestakuntza eta laguntza programa da.

Programa aurkezteaz gain, eztabaida labur bat egingo da ESSn ekiteak berekin zer dakarren, baita zer balio erantsi duen eta ESSko ekintzaile baten profilaren ezaugarriak zein diren aztertzeko.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema