Blockchain eta negozio eredu tradizionalen disrupzioak
Ostirala, 3. 12:00-12:45
Enpresa proiektuak


Hizlaria/k
Oscar Lage
Tecnaliako zibersegurtasuneko arduraduna, hizlaria, irakaslea eta Europako lehen blockchain laborategi industrialeko liderra. Oscar hainbat libururen egilekidea da, ohiko kolaboratzailea komunikabide orokorretan (telebista, irratia, prentsa), zibersegurtasuneko UNE/ISO normalizazio batzordean, blockchaineri buruzko ELGAko aholkularia, munduko blockchain aliantza nagusietako kidea (Hyperledger, EEA), Alastria eta zibersegurtasun elkarte nagusietako kidea, esaterako ECSO (European Cyber Security Organization), baita oscarlage.com blogaren egilea ere.
Laburpena
Blockchain teknologiaren ezaugarrietako bat bi zatiren artean modu seguruan bitartekari lanak egiteko gaitasuna da. Hori da plataformen negozio ereduen balio nagusia; hain zuzen ere, hitzaldian blockchain teknologia aurkeztuko dugu labur-labur, enpresa sareak sektorearen/enpresaren tamainaren arabera teknologia nola inbertitu eta hartu duen aztertuko dugu, deszentralizatutako plataforma berriak aurkeztuko ditugu, eta, azkenik, Web3, tokenomics, multiverver eta antzeko terminoez hitz egingo dugu eta, oro har, teknologia hori sortzen ari den ekintzailetza paradigma berriari buruz eztabaidatuko dugu.