Bizkaiko Ekintzailetzaren Astearen I. edizioa pasa den urriaren 30ean amaitu zen eta, orain, balantzea egitea tokatzen zaigu.

Sarekin Week 2020 antolatzen hasi ginenetik, ibilbide luzea eta zenbaitetan korapilatsua egin dugu. Une honetan bizi ditugun baldintzak direla eta, bolante-kolpe bat eman behar izan genuen bide-erdi, eta eskualdeka egin beharreko aurrez aurreko ekitaldi txikiak Bizkaiko ekintzaileen komunitateari zuzendutako ekitaldi birtual handiena bilakatu ziren. Erronka ez zen erraza, baina lortu genuen.

Hori horrela, egin behar dugun lehen gauza ekitaldia aurrera ateratzeko lan egin duten pertsona guztiei eta 32 erakunde antolatzaileei egindako ahaleginengatik eskerrak ematea da, eta erakutsi duten malgutasunagatik zoriontzea. Bai eta, nola ez, gurekin haien ezagutzak partekatu dituzten 68 hizlariei ere. Jakin badakigu egoera ez dela erraza izan haientzat ere, baina jarrera ezin hobea izan dute.

Azkenik, hitzaldi, tailer, aholkularitza, networking eta bestelako saioetan parte hartzeari zuen denbora baliotsuaren zati bat eskaini diozuen guztiei, mila esker. Hori zen ekitaldiaren helburua, eta ez diguzue huts egin. 500 pertsona eta 2.800 inskripzio baino gehiago interes handia egotearen seinale dira, eta horrek norabide honetan lan egiten jarraitzera animatzen gaitu. Zalantzarik gabe, uneko baldintzak zailak diren arren, Bizkaiko ekintzaileen komunitateak aktibo jarraitzen du, eta etorkizuna eraikitzeko prest. Mila esker guztiei ekimen honetan parte hartzeagatik.

Agur esan aurretik, azken iragarpen bat: gaurtik aurrera hitzaldi guztiak berriro ikusteko MULTIMEDIA deritzon sail bat duzue eskura, hemen. Baten bat ez bazenuen ikusi edo errepikatu egin nahi baduzu, nahi adina aldiz ikusi ahal izango duzu

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema