Sarekin Week 2021 Ekintzailetza Astearen II. edizioaren egitarau osoa kontsulta dezakezu dagoeneko.
Aste osoan, 9:00etatik 18:00etara hitzaldiak, tailerrak eta mahai-inguruak eskainiko dira, ekintzailetzari lotutako hainbat gai lantzeko ikuspegi askotatik baina ideia komun bakar batekin: asmodun ekintzailetza.
Egitarau hau pentsatuta dago gaur egungo ekintzailetzaren egoera eta joerak sakon ezagutzeko, gizarte, ingurumen eta jasangarritasunaren arloko aldaketak eta beharrak sortzen ari diren aukerei bereziki erreparatuta. Joerak, jardunbide egokien kasuak, proiektu zehatzak eta askoz gehiago ezagutu ahal izango dituzu. Nahikoa duzu izena ematea, eta zure intereseko ekitaldi guztiak ikusi ahal izango dituzu streaming bidez. Zure zain gaude!
Iruzkin berriak