Gorde ezazu azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitarteko astea!

Sarekin Week 2021 Bizkaiko Ekintzailearen Astearen II. edizioko egitaraua kontsultatzeko moduan dago jada, eta izena ere eman dezakezu. Aurten, helburu bat duen ekintzailetza izango da ardatz nagusia, gizartean, ingurumenean… eragin positiboa duen ekintzailetza.

Ekintzailetzari laguntzeko Sarekin sarearen helburua laguntza, orientazioa eta gomendioak ematea da; azken batean, eskura ditugun baliabide guztiekin laguntzea, zuen enpresa proiektuak gauzatu daitezen.

Asteari hasiera emateko, Irekiera Biltzarra azaroaren 29an izango da, Iberdrola dorrean; askotariko gaiak lantzeko luxuzko hizlariak izango ditugu eta jardunaldi biziki interesgarria izango dela esan dezakegu. Parte hartu nahi izanez gero, dela presentzialki, dela online, izena eman behar da nahitaez.

Arratsaldean hasiko da jardueren egitaraua, eta etenik gabe luzatuko da aste osoan, 09:00etatik 18:00etara bitarte. Merkatuko joerei eta sortzen dituzten negozio-aukerei buruz hitz egingo dugu hitzaldi interesgarrietan, adituen tailerretan eta eztabaidarako mahai-inguruetan, eta ekintzaileen lekukotzak inspirazio-iturri izango dira zuretzat, proiektua martxan baldin baduzu edo oraindik negozio-aukera bat bilatzen ari bazara.

Gainera, Aholkularitza Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu, espezializatua eta doan. Bizkaian Sarekin sarea osatzen dugun 100dik gora erakundeek ekintzailetzari laguntzeko geure baliabide guzti-guztiak jarriko ditugu zure esku. Zure kasuari buruzko kontsultarik egin nahi izanez gero, hautatu entitatea eta egin zure kontsulta online.  Hautatutako entitateko kide bat zurekin harremanetan jarriko da, planteatu duzun gaiari erantzuteko.

Eta ez ahaztu! Networking-a funtsezkoa da! Aste osoan egongo da aktibo Matchmaking dinamika, balizko laguntzaileekin, hornitzaileekin edo bezero potentzialekin kontaktua egin ahal izan dezazun. Zeren, ez ahaztu, zure kontaktu-sarea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango baitituzu arrakasta lortzeko.

Izena emateko epea zabalik dago jada, beraz, gogoan izan: zeu ere arimadun ekintzailetzaren aldekoa baldin bazara, ezin duzu hutsik egin!

Kontsulta itzazu EGITARAU OSOA eta IZEN-EMATEAK sarekinweek.eus webgunean

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema