• Bizkaiko komunitate ekintzailearen jarduera naguzian parte hartzeko 450 lagunek izena iadanik eman dute eta jarduera ezberdinetan dauden inzkripzioak 2670 baino gehiago dira
  • Gaur jarri da martxan Sarekin Week astea, aurrez aurre eta online egindako kongresu batekin. Hala, gaurtik ostiralera bitartean hainbat jarduera garatuko dira, “streaming’ formatuan
  • Ekintzailetzaren aste honetako jarduera guztia www.sarekinweek.eus webgunean jarraitu ahal izango da. Sarekin Sareak, zehazki, gure lurraldean ekintzailetzaren alde lan egiten duten ia ehun eragile biltzen ditu
  • Laespada: “Eragina duen ekintzailetza, bihotza duena”

Gaur hasi da ‘Sarekin Week’ bigarren edizioa izeneko ekintzailetzaren astea, kongresu batekin (aurrez aurre eta online), gizartean eta ingurumenean balioa sortuko duen ekintzailetzaren aldeko apustua indartzeko. 

Ekintzailetzaren aste hau, Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziaren –DEMA– laguntzarekin garatu dena, Sarekin Sarearen jardueren barruan kokatzen da. Sare horretan, zehazki, Bizkaian ekintzailetzaren ale diharduten ehun eragile inguru daude. Ekintzailetzaren aste honen jarduera guztia www.sarekinweek.eus webgunean jarraitu ahal izango da. 

Gaur goizeko kongresuaren inaugurazioan, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatuak berariaz gogorarazi du ekintzailetzan aritzeak “arriskuak hartzea” eta “ziurgabetasunez aritzea” dakarrela. Gaineratu duenez, enpresa-ekimen berri hauen atzean “aurpegiak daude, ekintzailetzan aritzeko arrazoiak dituzten pertsonak. Kalkulu-orriak eta euroak, baina, batez ere, ilusioa”.

Era berean, Bizkaia “lurralde ekintzaile” bihurtzeko asmoa duenez, “enpresa eta ekintzailetzaren eredu berri baten” alde apustu egiteko beharra azpimarratu du. Eredu horrek, gainera, kontuan hartu beharko du jarduera ekonomikoak pertsonengan eta kliman duen eragina.

“Herritarrek eredu berri bat behar dute. Gizatiarragoa. Gizarte-erantzukizuna ondo dago, baina mugatua da; ez da aski. Irabazi-asmoa duten enpresak, inklusiboak eta ekologikoak behar dira. Onurak ez ezik, gauza gehiago lortu nahi dutenak. Gauza asko gehiago”, gehitu du.

Horrenbestez, “bihotza” duen ekintzailetza aldarrikatu du, eta, hori lortzeko, eremu publikoaren babesa eta laguntza ezinbestekoak dira, baldin eta balioa sortu nahi bada bai enpresan, bai haren inguruan (kultura, gizartea, ingurumena edo ekonomia).

Bestalde, nabarmendu duenez, erakunde publikoek eta ekintzailetzaren aldeko gainerako eragileek lan handia egin behar dute, “bideragarria eta desiragarria den ezein ekimen gauzatu gabe geratu ez dadin”, babes faltagatik.

Hori horrela, eta bere Saileko aurrekontuko zenbateko batzuk aipatuz, gogorazi du datorren urterako enplegu-politiken partida % 10,3 igoko dela ekitaldi honetako partidaren aldean; igoera hori % 41era igotzen da, baldin eta 2016. urteko foru-aurrekontuak hartzen badira erreferentziatzat.

KONGRESUA

Kongresua Iberdrola Dorrean egin da, Ana Fernández Laviada Espainiako Ekintzailetzaren Behatokiko buruaren hitzaldiarekin. Era berean, María Sáiz Santos Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko buruak ere parte hartu du.

Zegaitik ekiten da? Beharragitik, aukeratik… batez ere gaur egun bizitza bilatu nahidute motibazioa nagusi gisa, Fernandez Laviadak esan du. 

Sarekin Weeken eta bere eragile eta erakundeen sarearen helburu nagusia, izan ere, ekintzaileen enpresa proiektu eta ideietan laguntza, orientazioa, eta, azken batean, babesa ematea da, ideia horiek aurrera irten daitezen. Hamar pertsonatik hiruk beharragatik ekiten du.

Bestalde, María Saiz Santos-ek adierazi du Euskadin biztanleriaren %5,5a Estatutko batez bestekoaren gainetik ari dela ekiten. Pandemian puntu erdi egin du aurrera, baina nabari da datozen urteetan ekiteko gogoa gutxitu egin dela.

Carlos Riosek –ekintzailea, Real Fooding mugimenduaren sortzailea-  kongresuan ere parte hartu du. 

Bizkaiko komunitate ekintzailearen jarduera naguzian parte hartzeko 450 lagunek izena iadanik eman dute eta jarduera ezberdinetan dauden inzkripzioak 2670 baino gehiago dira

Aste osoan zehar, online formatuan, ‘streaming’ bidez, ekintzailetzaren munduko berrikuntza ugari azaleratuko dira: merkatuaren joerak eta horiek sortzen dituzten merkatu aukerak. Bost egun hauetan, konferentziak, adituen tailerrak, eta eztabaidatzeko eta lekukotzak partekatzeko mahai-inguruak egingo dira.

Edizio honetan, gainera, Aholkularitza Zerbitzu pertsonalizatu, espezializatu eta doakoa jarri da izena eman duten pertsonen esku. Hala, Bizkaiko Sarekin Sarea osatzen duten ehun erakunde horiek laguntza eta aholkularitza emango dizkiete ekintzaileei, beren baliabide guztien bidez.

Sarekin Weeken lehen edizioan (pandemia betean) 68 hitzaldi, 30 ekitaldi, 1.740 bisualizazio eta 175 matchmaking baino gehiago egon ziren. Guztira, 2.824 inskripzio egin ziren.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema