Sarekin Week 2020

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, DEMA enplegu eta ekintzailetzako foru agentziaren laguntzaz, Sarekin Ekintzailetza Sareko ehun erakundek baino gehiagok parte hartuko duten egitasmo hau antolatu du.

ZER DA

sarekin e-week?

Bizkaian ekintzailetza babesteko eragileen sarea osatzen duten erakundeek antolatu duten ekintzailetzaren astea da, eta aurtengoa bigarren edizioa izango da.

Elkarrekintza espazio bat da, batez ere birtuala. Bizkaiko ekintzaileei bideratuta dago eta Sarekin Sareko erakundeen lankidetzarekin eraiki da.

Guztion artean ekintzailetzari proiektu horiek ingurunean duten eraginaren ikuspegitik helduko dioten jarduera eta ekitaldi interesgarriak antolatu ditugu.

Azken batean, hainbat jarduera antolatu ditugu: adituen hitzaldiak eta tailerrak, eztabaidarako mahai inguruak eta zure ingurune hurbilean modu positiboan eragingo duen ekintzailetzako proiektu bat abian jarri nahi baduzu inspirazio iturri izango dituzun ekintzaileen testigantzak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatzen ditu astebete irauten duten jarduera horiek egiteko behar diren baliabideak, koordinazio lanak bere gain hartzen dituen DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez.

Zer eskaintzen du Sarekin E-Week-ek 2021?

 

Helburuak dira:

  • Bizkaian ekintzaileek eta enpresaburuek eskura dituzten tresnak eta baliabideak bateratu, gerturatu eta ezagutzera ematea.
  • Gaurkotasunari buruz eztabaidatzea eta ezagutza sortzea, ekintzailetzaren joerak aurkeztea hitzaldien, adituen tailerren eta mahai inguruen bidez, zeinetan gaurkotasun handiko gaiak jorratzen baitira, eta, batez ere, inspirazio handia eskaintzen baita, beren esperientziak kontatuko dizkiguten ekintzaileen testigantzen eskutik.
  • Harremanetan jartzea ekintzaileak Bizkaian laguntza ematen dieten erakundeekin, leku bakar batean eta aholkularitza pertsonalizatuarekin.
  • Interes komunak dituzten pertsonen arteko topagune eta networking uneak sortzea, aukera eta lankidetza berriei atea zabaltzeko.
  • Eta edizio honetan, bereziki, inpaktua duen, jasangarria den eta ingurunean eragin positiboa izan nahi duen ekintzailetzari ahotsa eta zabalkundea ematea.

Nork antolatu du?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak koordinatuko dute ekimen berritzaile hau, eta Sarekin Ekintzailetza Sarea osatzen duten ehundik gora erakundeek parte hartuko dute bertan.

.

Logo Red Sarekin
Logo DFB-BFA

11/26tik 12/03era

SW

SArekin week 2021

Suscríbete a nuestra Newsletter

Utiliza este formulario para inscribirte y recibir información de interés acerca de la Semana del Emprendimiento, Sarekin Week, y DEMA, Agencia Foral de Empleo y Emprendimiento

Gracias por suscribirte para recibir información de Sarekin Week y Dema